Txekiar Errepublika

My turn

Kyler Niko

Martina Bárta

My turn

Martina Bártová (Martina Bárta) Pragan jaio zen 1988 urtean. Bost urte zituenean hasi zen musika ikasketekin ZUŠ Tuklatská eskolan. Bertan, pianoa, txirula eta bibolina jotzen ikasi zuen eta behin ikasketak bukatuak zituenean, Pražská konzervatoř eskolan sartu zen, non ahots teknika ezberdinak ikasi eta praktikatzeko aukera eman zioten. Orduz geroztik, Jazz talde bat sortzeko eta hainbat tabernetan bere musika ezagutarazteko aukera izan zuen.

Nahiz eta ez dakigun nolakoa izan den bere ibilbide musikala merkatuan, dakiguna da hainbat musikaletan parte hartu duela 2010-2013 bitartean. Bere momentua ordea, Txekiar Errepublika Eurovision jaialdian ordezkatzeko hautaketarekin batera datorkio, My turn abestiarekin.

Azken berriak