Kroazia

Crazy

Franka

puntu

puntu

Franka

Crazy

1992. urtean jaioa, 3 urtetxo besterik ez zituela hasi zen kantuan Franka. Gaur egun, arrakasta handiko artista dugu eta hainbat hit kaleratu ditu, nazionalak eta internazionalak (On Fire, adibidez). ‘Mira quién baila’ eta ‘Showtime’ bezalako saioen irabazleak, 4 urtez ixilean egon ondoren, S tobom (zurekin) balada kaleratu du duela gutxi eta bere ama-herrialdeko top guztien gorenean kokatu da.

Frankak badu aurretiko esperientzia Eurovisionen. 2009 eta 2010. urteetan ‘Dora’ aurreselekzioa irabazten ahalegindu zen  7. postua eskuratuz. Honez gain, Ruza u kamenu kantarekin, 2008. urteko OGAE Song Contest irabazi zuen, Eurovision-eko zale-klub-ek antolatutako lehiaketa birtuala.

Hauxe gutxi balitz, bere bizitza pertsonala ere mirestekoa da. Animalien eskubideen defendatzaile sutsua dugu Franka, baita bizimodu ekologikoarena ere; gainera, LGTB komunitatearen aldeko hainbat ekimenetan ere hartu izan du parte.

‘Crazy’ abestia defendatuko du Lisboan, bera ere ekoizleen taldean izan delarik.

Azken berriak