Fase desberdinak pasatu ondoren San Marinoren aurreselezioa bere amaierara heldu da eta azkenean badakigu nork defendatuko duen herrialdea Lisboan. Epaimahaiaren eta publikoaren arteko bozkaketan, Jessika eta Jenifer Brening irten ziren garaile “Who We Are” abestiarekin.

Artista biak ezagunak dira, alde batetik, Jessika abeslaria izateaz gain konposatzailea eta Maltako aktoresa da eta hiru aldiz ahalegindu da Eurovionera joaten. Beste aldetik, Jenifer Brening, alemaniarra da eta Youtube plataforma bidez eman zen ezagutzera.

Aurreselezioa polemikaz beterik egon da 11 abestietatik 9 Zoë-k, 2016ko Austriako ordezkariak, konposatu baitu eta urte honetako aurreselezioan epaile lanetan aritu baitzen. Esan beharra dago herrialdea ordezkatuko duen abestia berak konposatu ez dituen bi abestien artean dagoela.

ELKARBANATU
Eider Fernández
Bermeotarra Madrilen kokatuta. Komunikazio eta errealizazio ikasketak burutu nituen. Community managerra, dantza irakaslea eta 2016ko munduko koru olinpiadetako garailea. Eurodance eta up-tempo abestiak maite ditut.

ERANTZUN

Mesedez idatzu zure iruzkina.
Mesedez idatzi zure izena hemen