Norbegiak, jaiadian partehartzea konfirmatzen lehena, ospatu du famatua den ‘Melodi Grand Prix’ aurreselezioa eta azkenean aukeratu du bere ordezkaria. Alexander Rybak-ek, 2009. urteko Eurovisioneko irabazleak defendatuko du bere herrialdea “That’s How To Write a Song” abestiarekin. Aurten ere biolinak protagonismo handia izango du.

Aurreselezio honetan, irabazleaz gain, aurpegi ezagun gehiago izan dira. Aleksander Walmann, 2017ko ordezkaria, berriz aurkeztu da “Talk to Hand” abestiarekin baina kasu honetan JWOST gabe eta bakarlari moduan.
2015. urteko edizioko Rebecca ere aurkeztu da, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zen.

ELKARBANATU
Eider Fernández
Bermeotarra Madrilen kokatuta. Komunikazio eta errealizazio ikasketak burutu nituen. Community managerra, dantza irakaslea eta 2016ko munduko koru olinpiadetako garailea. Eurodance eta up-tempo abestiak maite ditut.

ERANTZUN

Mesedez idatzu zure iruzkina.
Mesedez idatzi zure izena hemen