Asteburu hontan ospatu dira azken aurreselezioak eta osatu da Eurovision 2018ko partehartzaileen zerrenda. Horretariko bat Suedia izan da. Dakizuenez larunbatean ospatu zen Melodifestivalen-en finala eta azkenean badakigu nork defendituko duen herrialdea.

Ez da sorpresarik izan eta pronostiko guztiak bete dira. Benjamin Ingrosso atera zen garaile “Dance You Off” abestiarekin. Artistak bi aldiz parte hartu du aurreselezio suediarrean, pasadan urtean “Good Lovin” abestiarekin eta aurtengo edizioan.

Suediak Bigarren Semifinalean parte hartuko du Final Handirako pasea lortzeko.

MELODIFESTIVALEN 2018: SAILKAPENA

1. Benjamin Ingrosso – “Dance You Off”
2. Felix Sandman – “Every Single Day”
3. John Lundvik – “My Turn”
4. Samir & Viktor – “Shuffla”
5. Mariette – “For You”
6. LIAMOO – “Last Breath”
7. Margaret – “In My Cabana”
8. Martin Almgren – “A Bitter Lullaby”
9. Renaida – “All the Feels”
10. Rolandz – “Fuldans”
11. Jessica Andersson – “Party Voice”
12. Méndez – “Everyday”

ELKARBANATU
Eider Fernández
Bermeotarra Madrilen kokatuta. Komunikazio eta errealizazio ikasketak burutu nituen. Community managerra, dantza irakaslea eta 2016ko munduko koru olinpiadetako garailea. Eurodance eta up-tempo abestiak maite ditut.

ERANTZUN

Mesedez idatzu zure iruzkina.
Mesedez idatzi zure izena hemen