Euskovision taldeko kideak iritsi dira Lisboara eta hasi dute iada euren kobertura zabaltzen. Gogoratu asteko berri guztiak Gaztea irratian entzun ditzakezula goiz/arratsaldean eta gure sare sozialetan facebook zein instagramen jarraitu, bertatik zuzeneko asko emango baititugu. Eta gogoratu! Asteazken honetan programa berezi bat eskainiko dugu Casares Irratian hemendik, Lisboatik, zuentzat.

Gaur Espainiko entseguak ikustera joan gara eta hotz utzi gaitu: argi lilak eta larroxak ez gaitu konbentzitu. Bestalde, euren jarrera egokia dela iruditzen zaigu, beti egin izan duten bezela abestu dute eta agerian geratzen da euren arteko amodioa. Lana, beraz, errealizazioan dute: bestela, zorionak Amaia eta Alfred.

ELKARBANATU
Imanol Aparicio
Azkoitian jaioa, betidanik gustatu izan zait Eurovision jaialdia. Komunikazio eta Sormen ikasketak egin nituen Bilbon eta gaur egun Euskal Herria jaialdian sartzen saiatzen naiz. Horregatik unibertsitate ikerketa bat dut martxan gertaera honen dimentsioa ikertzeko. ETB taldean aritzen naiz Eurovision buruz hitz egiten prentsa moduan.

ERANTZUN

Mesedez idatzu zure iruzkina.
Mesedez idatzi zure izena hemen