Ofiziala da. Maiatzaren 14, 16 eta 18an ospatuko da Eurovision 2019, Tel Aviv-en, Pavilion 2 konbentzio zentruan. Hilabetez luzatu dira UER (Europar Irrati difusio Batzordea), Israelgo gobernua eta KAN telebista publikoaren arteko eztabaidak jaialdiaren antolakuntzaren inguruan, baina azkenean kostako hiriak hartu du Lisboaren testigua.

Honela, Jerusalem atzean geratu da gobernuaren lehen aukera izan zen arren. Bertan bizi den tentsio politikoa dela eta, UER-ek hasiera batetik egin dio uko aukera honi, jaialdia bizitzera joango direnen segurtasunaren bermea ezinbestekoa delako. Gainera, zentzuzko erabakia izan da Eurovision 2019 Tel Aviv-era eramatea, izan ere, hainbat herrialdeetako goiburuek boikotaren mehatxua luzatu zuten Jerusalem aukeratua izanez gero.

Bestalde, erlijioak jaialdiaren antolakuntzan zer ikusirik ez izatea eskatu dio UER-ek bai KAN eta baita Israelgo gobernuari. Juduek dauzkaten data sakratuekin koitziditzen dute jaialdiko egun ofizialek (eszenatokiaren muntaia, entseguak…), baita Israelgo legearekin ere. Hauxe arazoa izango ez denaren bermea eskatu zaio gobernuari, baita prentsa zein adierazpen-askatasunaren bermea ere.

ELKARBANATU
Iñaki Errasti
Diseinatzaile grafikoa, Eibartarra eta Sertab Erener garaile izan zenetik Eurovisionen jarraitzailea. Baladak nahiago, baina petardeo apurtxo bat ere apreziatzen dut noizean behin.

ERANTZUN

Mesedez idatzu zure iruzkina.
Mesedez idatzi zure izena hemen