Eurovision jaialdia inoiz baino gertuago jarraitu ahal izango duzu plataforma honi esker: iritsi da Euskovision! Gure #EHmarka defendatzen duen plataforma. Euskal Herria marka jarrera kontua da, nortasuna, borroka eta, zergatik ez? gure marka musika da. Eta bere tokia nahi du jaialdian.

Nork ez du Eurovision jaialdia familia edo lagun artean ikusi? Nork ez du apusturik egin? Pizzak erosi eta europarty bat ospatu etxean gau horretan bertan? Nork ez ditu kuxkuxeatu artisten eta haien inguruan gertatzen diren zurumurru guztiak? Nork ez du jaialdiaren inguruan txiokatu?

Txo! Ez hori bakarrik, jaialdian gure iritzi propioak sortzen ditugu, eta faboritoak izaten ditugu. Berri guzti hauek zuekin nahi ditugu gozatu eta elkarbanatu. Gure ikuspuntua aurkeztu nahi dizuegu eta jolasean ere arituko gara, zuek ere parte hartu dezazuen.

Horregatik, hemendik haratago goaz. Mugak hautsiko ditugu eta Euskal Herria “podiumera” eramatea dugu helburu. Ez euskarari inoiz izan ez duen ikuspena emateko bakarrik, baita jaialdira eramateko ere, Europara, jaialdia ospatzen den tokira.

Eurovision
Euskal Herria
Musika

Ikurrina eskuan dugula, gure bolumena igoko dugu, besteek gu entzun gaitzaten nahi dugulako. Eta, zer arraio! Guri ere Eurovision gustatzen zaigulako (lehenengo abixua). Gure artista perfektuen bila jardungo dugu. Badirelako Euskal Herrian jaialdia irabazteko maila ematen duten abestiak. Eta hori delako gure helburua: gure nortasuna abestea, jaialdian erakustea.

Bai, gure #AhotsZigilua nahi dugu. Gure hautagaia nahi dugu Eurovision jaialdirako. Eta ofiziala ez den bitartean, guk geurean jarraituko dugu: borrokan eta zuei, #eurofan kuttunak, behar duzuena ematen, zuen hautagaia, zuen euskal hautagaia. Zoroen ideia? Bai. Eta? Horrelakoak dira munduko ideia onenak.

Gera zaitez eta gure iritziak, elkarrizketak eta berri guztiak jarraitu. Ez duzu ezer galduko, nortasunarekin gozatuko duzu, zure iritzia eman. Guk egingo zaitugu aditu.

Testua: Haizea de Pedro

Zerbait adierazi nahi?

Zalantza edo gomendiorik izan ezkero, bota lasai! Idatziguzu mezutxo bat eta ahal bezain laister erantzungo zaitugu.

Euskovisioneko taldea

Ezagutu nortzuk gauden proiektu honen atzean. Zu ere familia honen partaide izan zaitezke! Batu zaitez Euskovision taldera!

Euskovision Sare Sozialetan

Argazkiak, zuzenekoak, azken orduko informazioa… Jarraitu gaitzazu sare sozial ezberdinetan eta erne guztiaz!