Imanol Aparicio

Fundatzailea eta autorea

Txikidanik ikusi izan du jaialdia etxean familiartean zein lagunartean Imanolek. Betidanik jaialdirako kuriosidadea izan badu ere, 2014 urtean hasiko da ehunetik ehunera jarraitzaile sutsua izaten. Komunikazio zein sormen ikasketak eginda, unibertsitateko hainbat lan Eurovision jaialdiarekin lotuta egin ditu, gaur egun Euskal Herriaren partaidetzan ikerketa luze bat martxan jarriz. 2016tik aurrera jaialdiaren berri prentsa modura ematen du ETB taldearentzat (Gaztea, Euskadi Irratia…) eta bere estilo gustokoena komertziala zein estilo berriak dira, eta ikuspuntu fresko horrekin egingo du lan Euskovisionen.

Iñaki Errasti

Fundatzailea eta autorea

Beste askok bezela Rosarekin batera Eurovision deskubritu bazuen ere, Sertab-en dantza orientalek maitemindu zuten Iñaki 2003. urtean, eta geroztik jaialdiaren zale amorratua da. Komunikazioan ikasia eta diseinu grafikoan espezializatua, eibartar honek Eurobalada klasikoak maite ditu batipat (Se pa meg eta Lejla lehen postuan). Jaialdiaren ‘show’ faktoreak kitzikatzen du gehien: eszenatokia, argiak, errealizazioa… Oholtza gainean gertatzen den guztia. Jaialdiak urteetan zehar izan duen eboluzioaren testigu izanik, ikuspuntu nostalgikoa dakarkigu Iñakik Euskovisionera.

Eider Fernández

Autorea

Betidanik maitatu izan ditu musika ikuskizunak Eiderrek, baina Eurovisionekiko sentitzen duena benetako maitasuna da. Bermeotar honek komunikazio eta errealizazio ikasketak burutu zituen eta gaur egun sozial median sartu berri da. Dantza irakaslea da eta hamabi urte baino gehiago darama Gaudeamus Koralean abesten. Eurodivak erakartzen diote, Eurodancearen jarraitzale sutzua da eta musika, dantza eta errealizazioaz duen zaletasuna erreferentzia harturik, ikuspuntu horrekin egingo du lan Eiderrek Euskovisionen.

Euskovision familian sartu nahi?

Guk bezala zuk ere Eurovision maite baduzu, gure proiektuaren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu! Idatziguzu mezutxo bat zure burua aurkeztuz eta harremanetan jarriko gara kolaboratzen hasteko. Zeren zain zaude? Batu zaitez taldera!